XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN DIDAKTIKOA

KROL ETA BIZKAR ESTILOEN HASTAPENA

Pulserak salgai

Antolaketa: Taldea bi lerrotan banatu igerilekuaren ertzean, partaide bakoitzak kortxo eta uztai bana duelarik.

Txistu hotsarekin batera lerroetako lehenengoek igerilekua bizkar oinen mugimendua eginez zeharkatu eta ertzean dagoen botilan uztaiak sartu behar dituzte, berriro lerrora itzuli eta hurrengoari txanda eman.

Eremua: Igerileku handia.

Arauak:

Uztai guztiak botilan sartzea.

Taldekide guztiak txanda errespetatzea.

Kide bakoitzak uztai bat bakarrik eramatea.

Kontuan hartu beharrekoak: Arauak.

Materiala:

Kortxotak.
Uztaiak
Bi botila
.

Aldaerak:

Partaideak uretatik hasita.

Goitik hasi eta bueltakoan ertza ikutzean hurrengoak goitik salto.

Hainbat material erabili.

Partaideak esku hutsik joan eta urrearekin itzuli.

Txanpaina mesedez

Antolaketa: Taldea hirutan banatu eta taldekideak igerilekuaren bi aldeetan aurrez aurre lerrokaturik.

Eskuinaldeko lehen partaideak txanpain botila irekirik duela aurrez aurre duen kideari eraman behar dio ahalik eta txanpain tanta gutxien isuriz.

Partaide guztiek parte hartu ondoren, beteen zein txanpain botila dagoen neurtuko da.

Eremua

Igerileku handia.

Arauak

Taldekide guztiek txanda errespetatzea.

Elkarren artean oztoporik ez jartzea.

Esku batekin taula eta bestearekin botilari heltzea.

Kontuan hartu beharrekoak: Arauak

Materiala:

Botilak.
Kortxoak
.

Aldaerak:

Zeharkatu beharreko tartearekin jokatu.

Garraiatu beharreko materiala aldatu.

Eramateko erak aldatu.